blog-a loturak elkartea bazkideak harremanetarako
legezko oharra
Euskadiko Industri Diseinugileen Elkartea (EIDE) 1986an sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko diseinugile profesionalak elkartzeko asmoz.
Gure elkarteko kideen interes komunak ordezkatu, kudeatu eta koordinatzen ditu EIDEk. Hauek dira gure helburuetako batzuk: profesionalen arteko trukeak eta topaketak bultzatzea, kideen garapen profesional eta kulturala sustatzea, gure kideei dagozkien gaiak erabakitzen diren guneetan parte hartzea eta beste elkarte batzuekin elkarlanean jardutea.
EIDEko kide profesionalek industria-diseinuaren eta diseinu grafikoaren alorrean jarduten dute. Bazkide profesionalek BEDAko kide izateko aukera dute. BEDA, Bureau of European Design Associations, Europako diseinu-elkarteak biltzen dituen bulegoa da.
1970an eratu zen BEDA, eta entzute handia du nazioartean. Diseinu grafikoan, barne-diseinuan eta ingurune-diseinuan diharduten profesionalen elkarteak biltzen ditu BEDAk.
UADEko (Unión de Asociaciones de Diseñadores de España - Espainiako Diseinugile Elkarteen Batasuna) kide ere bada EIDE.
Elkarte askok osatzen dute UADE, eta bere helburua Espainiako administrazio publikoan diseinuaren alorrean diharduten erakundeekin etengabeko komunikazioa edukitzea da.
Sortu zenetik, hainbat sektoretako azoketan parte hartu du EIDEk, erakunde publiko eta pribatuak etorri zaizkio aholku eske eta ekitaldi, lehiaketa eta diseinua zabaldu eta sustatzeko ekintza ugaritan parte hartu du.
1996an Euskal Herriko Industria Diseinuari buruzko Ikerketa Historikoa eta ikerketa haren inguruko erakusketa bultzatu eta antolatzen lagundu zuen EIDEk.
Gaur egun, gure jarduerei bultzada berri bat emateko ahaleginetan gabiltza. Bazkide berriak sartu dira elkartean, eta diseinugileen kolektiboa hobeto ordezkatzeaz gain, kolektibo horren beharrei hobeto erantzuten dion kudeaketa-eredua lantzen hasi gara.
ESTATUTUAK
igo
Hiru eratako kideak dauzkagu:
Eskubide osoko kideak
Gure elkartearen jarduera-eremuan lan eginez elkartean sartzeko eskaria egin eta, lanbidearen eta ikasketen aldetik, elkartearen helburuei erantzuten dieten ezaugarriak dituzten profesionalak izan daitezke eskubide osoko kideak.

Kide laguntzaileak
Gure helburuekin bat egiten duten pertsona fisiko nahiz juridikoak izan daitezke kide laguntzaileak.
Hiru maila bereizten dira atal honetan: laguntzaile teknikoak, laguntzaile ikasleak eta laguntzaile babesleak.

Ohorezko kideak
Batzar nagusiaren iritziz, gure elkartearen edo lanbidearen alde egindako lanarengatik ohorezko kide izatea merezi duten pertsona fisiko eta juridikoak, erakundeak, elkarteak nahiz beste izan daitezke ohorezko kideak.
igo

Lehendakaria
Ignacio Sola

Koordinatzaile gerentea
Benicio Aguerrea

Lehendakariordea
Gorka Ibargoyen

Idazkaria
Garikoitz Iruretagoiena

Diruzaina
Marta Sarabia

Batzordekideak
Carlos San José
Asier Esnal
Xabier Llordés
Elisabeth Urrutia
Ana Tena
igo
 

Instituzionala
Ignacio Sola

Bazkideak
Txabi Zabala

Komunikazioa
Gorka Ibargoyen

BIO WDC
Benicio Aguerrea

Hezkuntza
Garikoitz Iruretagoiena

Enpresak
Asier Esnal

Erakusketak
Benicio Aguerrea
igo
 

Mondragon Unibertsitatea / Universidad de Mondragón






Beaz Bizkaia






Maier


igo